Azaroan, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek zentzumenak landu dituzte alor desberdinetan. Gaztelaniaz nahiz ingelesez, 5 zentumenak ezagutu eta sakondu dituzte.
Aurreneko saioak ideia-jasa izan ziren aurre ezagutzak zeintzuk ziren jakiteko eta, ondoren, fitxa moduko unitate didaktikoak egin zituzten gero eskuz eginiko lanekin bukatzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei modu ludikoagoan dastamena, ukimena, usaimena, ikusmena eta entzumena lantzeko emandako materialengatik..
Azkeneko ariketa burutu baino lehen merkatura joan ginen ikasleek geroago dastatuko, usainduko… zituzten produktuak ikusi eta erosteko.
Bukatzeko, 5 taldetan banatuta, eskuzko ariketak, dastamenezkoak, usaimenezkoak eta entzumenezkoen bitartez zentzumenak ezagutzeko. Hona hemen argazki bilduma non argazki batean klikatuta prozesu guztia ikusteko aukera izango duzuen.
Utzi erantzuna