Gaur, asteazkena, 4 urteko, 4. eta 5. mailako ikasleek eskolako logotipo berriaren inaugurazioa joateko ohorea izan dugu. Mariak, zuzendaritzako idazkariak, aurkeztu du ekitaldia. Bertara Koldo Leoz, Lizarrako alkatea, Jesús De Carlos, zinegotzia, Pedro Irulegi, diseinatzailea eta hainbat komunikabide etorri dira.
Ekintza eskolako bi irakasleek dantzatu duten aurreskuarekin hasi da. Gero, Jesusek zinta moztu du eta logotipo berria ikusi dugu. Sutsuki txalo egin dugu eta argazkia atera dugu logoa atzean genuela. Baina ekintza ez da hor bukatu. Eskolako sarrerara hurbildu gara eta bertan eskolako ikasle dantzariek dantzatu dute. Ondoren olibondo berriak inauguratu dira. Kasu honetan hautatua Izaro izan da, eskolatik joango den irakaslea. Ikastetxeak berari egindako omenaldi txikia izan da. Eskerrik asko, Izaro!
Mila esker!!!!
Omenaldi oso polita izan zen.