Ikasturtearen lehen bi hilabeteak herriari buruz kontu ezberdinak ikasten egon ondoren, bukaera borobila eman diote Haur Hezkuntzako eta seigarren mailako ikasleen bisitarekin
Badira bi hilabete ikasturtea hasi zenetik eta asko dira orain arte ikasitakoak. Hirugarren mailako ikasleak hasieratik murgildu ziren Lizarra herriaren inguruko gauzak ikasten. Zerbitzu nagusiak zeintzuk ziren ikasi ondoren, auzoen banaketak aztertu eta lanari ekin zioten.
Haien artean adostu eta gero, herriko maketa bat ikasgelan gauzatzeko aukera proposatu zen. Lizarrako planoa eraiki zuten lehenik, pisu eta etxe ezberdinak eraiki zituzten bigarrenik eta gure herriko eraikin nabarmenenak (zinema, eliza, udaletxea, eskola, …), hirugarrenik. Azkenik, gure herriko bihotza den Llanos parkea eta berau zeharkatzen duen Ega ibaia eraikitzera ekin zioten.
Bitartean, Lizarrako Udaletxea ezagutzeko aukera izan zuten, baita honen funtzionamendua ere. Horretarako, bertara gerturatu ziren eta han, alkatearekin, Koldo Leozekin, eta euskara teknikariarekin, Kikorekin, solasaldi dibertigarri bat izan zuten.
Azkenik, behin maketa bukatuta, eskolako lagun ezberdinak gonbidatu zituzten hau ikustera. Haur Hezkuntzako ikasleek zein seigarren mailakoek, adiskideen lana ikusteko aukera izan zuten. Baita haien azalpenak entzuteko ere.
¡LIZARRA EN EL AULA DE TERCERO DE PRIMARIA!
Después de haber aprendido diferentes aspectos sobre nuestro pueblo en los primeros dos meses, los alumnos y las alumnas de tercero de modelo D han recibido la visita de el alumnado de infantil y sexto de primaria
Han pasado dos meses desde que comenzó el curso y son muchas las cosas que han aprendido. Los alumnos de tercero comenzaron por aprender diferentes aspectos sobre el pueblo de Lizarra. Los diferentes servicios, los barrios, … es decir, empezaron a trabajar.
Después de acordarlo entre todas y todos comenzaron a realizar la maqueta del pueblo en el aula. Primeramente, construyeron el plano, después las casas y pisos y en tercer lugar, las construcciones más importantes. Por último, realizaron el pulmón de nuestro pueblo, el parque de los Llanos, junto con el río Ega.
Entre tanto, tuvieron la oportunidad de conocer el Ayuntamiento de Estella y su funcionamiento. Para ello, se acercaron al ayuntamiento y allá se entrevistaron con el alcalde, Koldo Leoz, y el técnico del ayuntamiento, Kiko.
Por último, una vez acabada la maqueta, invitaron a los diferentes compañeros y compañeras a verla. Así, los amigos y amigas de infantil y de sexto tuvieron la posibilidad de conocer el trabajo de nuestros compañeros.
Deja una respuesta